XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
IRUDIAK ORDENATZENJOKO MOTA: Librea / Komunikatiboa MAILA: Bitartekoa / ANTOLAKETA: Binaka / DENBORA: 20` / TREBETASUNAK: Entzumenaren ulermena / Mintzamena / Irakurriaren ulermena / HELBURUAK: DESKRIBAKETAK EGIN (gauzak / pertsonak) / Azalpenak, argibideak eman / eskatu / Instrukzioak eman / Gonbaraketak egin / Espazio nozioak / Erlatiboa //.
MATERIALEA: Beren artean oso antzekoak diren ekintza baten argazki batzu (6tik - 12ra).
Argazki hauen arteko desberdintasunak oso txikiak behar dute izan.
Bi sorta berdintsu behar dira.
AZALPENA: A jokalariak argazkiak zein ordenatan jarri behar diren azaldu behar dio B-ri.
B-k ordenatuko ditu A-ren instrukzioen arauera.
A jokalariari eman behar zaion fitxa: 1. Kartazal honetan marrazki multzo ordenatu bat aurkituko duzu.
Ez erakutsi B jokalariari.
2. Marrazkiak ere aurkituko dituzu banan banan eta desordenatuak, B-ri emaizkiozu.
3. Esaiozu B-ri nola ordenatu behar dituen emandako kartak zure eskemaren arauera.
4. Amaitu eta gero, zure eskema erakutsi eta izan dituzun hizkuntz-arazoak eztabaidatu.
(Edo irakasleari kontsultatu).
OHARRA: Edozein mailatara egoki daiteke: hasierako maila baldin bada, apalategi bat marraz daiteke, barruan gauza batzu dauzkalarik (marrazki hau A jokalariak dauka).
B jokalariak, bere aldetik, apalategi bat hutsik, eta aparte, barruan izan behar dituen gauzen irudiak.
Prozedura berbera da.